Klubaren Lehendakaria izateko Hauteskundeen Deialdia

  • Klubaren Estatutuen arabera (IX. titulua) klubaren lehendakaria izateko hauteskundeak konbokatzen dira. 
  • Hauteskundeak heldu den urriaren 22an, arratsaldeko 19:30etan izango dira.
  • Hauteskunde-mahaia 21:30 arte irekita egongo da. 
  • Hauteskunde-mahaia bozkatzeko eskubidea duten atleten artean gazteenarekin, helduarekin eta hauen aurrean egindako zozketan ateratako kidearekin osatuko da, azken hau idazkaria izango delarik. Mahai hau urriaren 8a baino lehenago osatuta egonen da. 
  • Bozkatzeko eskubidea izango duten atletak hauteskunde egunean klubeko lizentzia nazionala zein lurraldekoa dutenak izango dira, baita lizentzia duten eta klubekoak diren entrenatzaileak ere bai. Klubeko eskolako atletak kanpo gelditzen dira. 
  • Hautagai izateko atletismozalea den edonork aurkezteko aukera izango du.
  • Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 8an bukatuko da. Hautagaiek hauteskunde-mahaiari idazki bat aurkeztuko diote. Idazki hau hauteskunde-mahaiko idazkariari aurkeztuko diote.
  • Hautagai bakar bat aurkeztuko balitz, hauteskunde-mahaiak hautagai hori lehendakaria izendatuko du. 
  • Hautagai bat baino gehiago balira, urriaren 11an hautagaien zerrenda argitaratuko litzateke. 
  • Hauteskundeak urriaren 22an izango lirateke aurrerago esango zen tokian eta orduan.