Gure babeslea ezagutu dezagun

Piezak Katmanduraino saltzen dituen Nafarroako desegitea.

Garesen dagoen eta bere familiak zuen Recuperaciones-Valdizarbe enpresaren gerentzia hartu zuenean enpresa moldatu nahi izan zuen. Interneten saltzeari ekin zion nahiz eta oraingoz enpresa gutxik mota horretako negozioetan sartuta egon eta piskanaka piskanak Europara, Estatu Batuetara, Koreara, Nepalera… esportatzen hai zen. Gaur egun, piezen argazkiak ateratzeko set bat eta guztiz dauka. “Internet daukan ordenagailu bat dagoen tokiraino iristen gara” Capital Sport delakoari esaten dio. Kirola, gaur egun 50 urte izanda, Nafarroako Atletismo Taldean (GANA) praktikatzen duena, bere beste grina bada. Hala, “Recuperaciones Valdizarbe”k kluba babesten du. 

“Korrika gehiago denbora gutxiagotan” egitea bada Efren Goñik heldu den garairako bere buruari ezarri dion helmuga. 50 urte bete berriak ditu eta Nafarroako Atletismo Taldean (GANAn) orain dela hiru urte berriz korrika egiten hasi zenetik bere markak jeitsi ditu master kategoriako Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxiengo marka lortuz. Ez hori bakarrik, baita klubeko babeslea bihurtu da. “Atletimoarekin dudana hitz batean labur daiteke: inkonformismoa. Pozik nago aurten markak lortu ditudalako, gauzak ongi egin ditut, baina gehiago lortu nahi dut denbora gutxiagotan. Heldu den urtean, domina baten bat lortzeko burrukan egotea espero dut”, hausnartzen du. Etengabeko hobetzeko grina zeinarekin bere negozioaren egunerokotasunari aurre egiten dion. 

Garesen dagoen 

Recuperaciones Valdizarbe desegitearen gerentzia hartu zuenetik enpresarentzako gertaera garrantzitsuak lotu ditu. Horrela, enpresak mugak ez ditu kontutan hartzen eta bere piezak munduko edozein puntutik interneten bitartez eros daitezke. “”Internet daukan ordenagailu bat dagoen tokiraino iristen gara. Hasiera batean, esportatzen hasten zarenean, grazia egiten dizu 

Hamburgora, 

Finlandiaraedo 

Europakoherrialdetara piezak bidaltzen dituzulako. Baina, bapatean, 

Katmandu edo 

Koreatik eskaerak iristen zaizkizunean eta edozein puntutan zaudela ohartzen zarenean, harrotasun handia sentitzen zara. 

New Yorken 48 ordutan serbitzatzen dugu, adibidez”, Capital Sport delakoarentzat azpimarratzen du. 

Industria Ingeniero tekniko honek 27 urte zuela kirol txapelketa denbora batez uztea erabaki zuen. Enpresa ezberdinetatik lan egiteko eskeintzak izan arren, familiakoa den Recuperaciones Valdizarbe negozioari bira ematea erabaki zuen. 80ko hamarkadan instalazioak inauguratu ziren. “Garai horretan mundu guztiak ezagutzen duen desegite bat bazen”.

Garai horretan, bere lehenbiziko esperientziak kirol munduan izan zituen bere amari esker, bera kirol honetan hasteko animoak eman zizkiona izan baitzen.  Bere frogarik hoberena 800 metrotako laisterketa bazen, garai horretako Nafarroako bigarren markarik hoberena lortu zuelarik. “Iruñean maratoi erdia korrika egin ondoren apuntatu zidan. 97an zenbakirik hoberenak egin nituen. Ondoren korrika asko egiten zuen jendea eta oso onak zirenak etortzen hasi ziren…” oroitzen da. 

Enpresaren jabetza hartu bezain pronto, negozioaren eredua aldatu zuen ia online bezalako denda baten itxura eman ziolarik. “99 urtearen inguruan, Valdizarbe enpresara iritsi nintzenean, salmenta zuzena zuten weberik ez zegoen, ezta eskaerak egiteko karrotxoa zuten eta paypalekin ordaintzeko aukera emango zuten orrialderik ere ez. Horretan aintzindariak izan ginen”.

Gaur egun, bailarara iritsi ziren suteak oso hurbil izan ondoren, “egoera askatzen” lortu zuen konpainiak gutxi beherako bost urtetako aintzintasunezko kotxeekin aritzen da. Mekanikaz, administrazioaz, paketatuz, piezen sailkapenaz, piezen argazkiak egiten arduratzen diren 30 langile baino gehiago dauzka. “Mostradoretako bezerorik ia ez daukagu. Ebay motatako salmentazko atari askotan bagaude, batez ere. Interneten pieza baten erreferentzia jarrita, gure dendara bidaltzen bazaitu, behar den tokira bidaltzen dugu”, ziurtatzen du. 

Bere iharduera nagusia garraioak piezaka saltzea bada. Kotxeari etekin gehiagorik ateratzen ezin zaionean, txatarrarekin berdintsua egiten dute. Zatitzaileen eta txatarreroen lana hor sartzen da, salneurria jarriz. 

Bere instalazioetan aire librean dagoen espazio handi bat dute non ileretan kotxeak pilatzen diren eta piezak oso ongi ordenatutak gordetzen dituzten nabeak dauden. Desegite honen bereizgarritasun nagusia fotografiatzeko set propio izatea eta bezeroen deiak atenditzeko, erosketen eskaerak jasotzeko edota bidalitakoen jarraipena egiteko  call-center zerbitzu izatea da

“Dena antolatzen eta informatizatzen dugu, irudia eta presentzia asko mimatzen dugu. Beste aldagai batzuk eragina izaten ahal badute ere, etxean dagoen pertsona batek pieza bat aukeratu behar duenean begietara hobekien jotzen diona aukeratuko duela badakigu. Estetikoki ongi egotea inportantea da. Erabilitako produktu bat dela es da ahaztu behar, beraz, identifikatzeko garaian oso zehatza izan behar da”, azpimarratzen du. Eta bere bezeroekin izandako kondidantzazko harremana hobetzeko bere produktu guztietan urte beteko garantia ematen dute: “ospea zaintzea asko saiatzen gara, behin gaizki egiteak arrastratzen zaitu eta. Ospea irabaztea zaila da, baina denboran mantentzea are zailagoa da”.

ATLETISMOAREKIKO BALDINTZARIK GABEKOA

Beti atletismoarako maitasuna bizirik mantendu du, bi hamarkada ondoren, berriz, iltzezko zapatilak jantziko zuela imaginatzen ez zuen arren. “Larrabideko tartan zapaltzera bueltatzea oso motibagarria eta pozgarria izan zen. Entrenatzera gogo handiz joaten naiz. Oraintxe bertan deskonexiorako eta nire baitarako denbora izaten da”. Distantzia ertainetako txapelketetan parte hartzen du, 400 eta 800 metrotako laisterketetan. Kirol honek Nafarroan eman duen kalitatezko saltoa ikusita eta gaur egun Foru Komunitatetik kanpo disdiratzen duten atleta askorekin pista konpartitu ondoren, Goñik atleta hauek egokiak diren instalazioetan entrenatzeko aukerarik balute ea zer izango zen bere buruari galdetzen dio: “urrezko garaia bizitzen ari gara. Asier Martínez hesiak pasatzen euripean ikusten dudanean azpiegitura egokiak izango balitu bere goreneko maila non egongo litzateken pentsatzen dut. Ez dakit zergaitik ez duten piska bat gehiago inbertitzen…”. 

2018an GANAko master taldean sartu bezain pronto taldeko lehendakariarekin hain ongi harremandu zen non berehala entitateak jasotzen zuen subentzioetaz, diru laguntzaz eta finanziatzeko iturrietaz hitz egiten hasi ziren. Orduan Recuperaciones Valdizarbe lagundu behar zuela erabaki zuen. “Hiru urtetako babesa sinatu genuen eta orain jarraitu behar dugu. Entitaean oinarrizko kirolarekin eta adin guztietarako atletismo promozionatzeko oso inplikatuta daude. Mundu guztiak bere tokia dauka”, nabarmentzen du. Jarraipenak, gainera, laguntza handitzea erakarriko du. “Gure partetik kluba bultzatuko dugu are eta indar gehiagoz”.