20 eta 23 urte azpiko Espainako txapelketak 

Aipatutako txapelketak uztailaren 9/10ean Santanderren eta 16/17an Torrenten (Balentzian) izan dira.  Gure atleten partaidetza hauxe izan da: 

20 urte azpikoa: 

Irenia Garralda: (100m) final erdian parte hartzeko klasifikatu zen (12”20 Q) eta final erdian 6.a gelditu zelarik  (12”39); beraz, ezin izan zen finalera iritsi.

Irenia eta Ivan, bere entrenatzailea

23 urte azpikoa: 

Rebeca Santé: (800m) finalerako klasifikatu zen egin zuen denboragatik (2´12”79) eta finalean 8.a gelditu zen (2´14”52)

Rebeca eta Félix, bere entrenatzailea

Zorionak denontzat