Urteko ohiko batzar orokorraren deialdia

Klubaren Estatutuetako 19. artikuluaren arabera, urteroko ohiko batzar orokorrerako deialdia egiten da.

Batzarra 2022ko abenduaren 16an izango da 19:30ean, lehenengo deialdian, eta 20:00etan, bigarren deialdian. Batzarra Larrabideko instalazioetako erabilera anitzeko aretoan egingo da. 

Gai-zerrendaren puntu nagusiak hauek izango dira:

  • Klubaren organigrama.
  • Bilakaera.
  • 2021-2022 ekitaldiko kontuak aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea.
  • 2022-2023 denboraldirako aurrekontua aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea
  • Klubaren azterketa teknikoa
  • Agenda hori aldatu ahal izango da, eta klubeko kideek egin nahi dituzten proposamenak idatziz iritsi beharko dira klubera abenduaren 9ko 24:00ak baino lehen.