Klubeko Eskola

1. HELBURUAK

Iharduera honekin klubak honako hau planteatzen du: 

  • Haurrek ezagutzen duten testuinguru batean atletismo ezagutzen has daitezen. 
  • Arlo batzuk indartzea, hala nola, osasuna hobetzea, laguntasuna sendotzea, nork bere burua indartzea eta gainditzeko grina handitzea eta genero ezberdinen eta arauen errespetoa sustatzea.

GANA taldeko atletismo eskolak gure seme-alaben heziketan erreferenteak izango diren baloren hauek bideratzen duen garraioa izatea espero du.

2. INSTALAZIOAK ETA BALIABIDEAK

Eskolako iharduerak bi tokian egiten dira: 

  • 10 eta 12 urte azpiko kategoriak: Etxabakoitz kirol eta kultura elkarteko Atletismo moduluan (San Raimundo kalean, s/n). 
  • 14, 16 eta 18 urte azpiko kategoriak: Iruñeko Larrabide polikiroldegian (Zangotza kalean, 24).

Eskolako kategoria ezberdinetaz bai monitoreak, baita entrenatzaileak ere bai arduratzen dira, beti ere eskolako zuzendariak gainbegiratuta.

3. 2023/2024ko EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK

  • 10 eta 12 urte azpikoak: iharduera astearteetan eta ostegunetan edukiko dute, irailaren 19ean hasi eta 2024ko maiatzaren 30ean bukatuko dutelarik. 
  • 14 urte azpikoak: iharduera astelehenetan eta asteazkenetan izango dute, irailaren 11an hasi eta 2024ko ekainaren 9an bukatuko dutelarik.  
  • 16 eta 18 urte azpikoak: iharduera astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dute, irailaren 11an hasi eta 2024ko ekainaren 9an bukatuko dutelarik.
Kategoria  EgunaOrdutegia
Sub10 (2015-2016)Astearte, Ostegunetan17:30 – 18:45
Sub12 (2013-2014)Astearte, Ostegunetan17:30 – 18:45
Sub14 (2011-2012)Astelehen, Azteazkenetan18:00 – 19:15
Sub16 (2009-2010)  Astelehen, Azteazken, Ostegunetan18:00 – 19:30
Sub18 (2007-2008)Astelehen, Azteazken, Ostegunetan18:00 – 19:30

Honako egun hauetan ez da entrenamendurik izango:

  • Urriaren 12an eta 31ean
  • Azaroaren 1ean eta 29an
  • Abenduaren 4tik 8ra (biak barne)
  • Abenduaren 25etik urtarrilaren 7ra (biak barne)
  • Martxoaren 18an eta 19an
  • Martxoaren 27tik apirilaren 7ra (biak barne)  
  • Maiatzaren 1ean

4. TXAPELKETAK

Nafarroako Atletismo taldearen helburu nagusienetariko bat atletek txapelketetan parte har dezaten formatzea da. Hori dela eta, 16 eta 18 urte azpiko kategorietako atleteei Nafarroako Joku Deportibo barruan antolatzen diren txapelketetan parte hartzea eskatuko zaie.

Nafarroako Joku Deportiboek kategoria guztiak parte hatzea baimentzen dituzte. 10 eta 12 urte azpiko kategorietako txapeketak Burlatako atletismo estadioan egingo dira eta 14, 16 eta 18 urte azpiko kategorietako txapelketak Iruñeko Larrabide estadioan egingo dira. 

5. 2023/2024ko KUOTAK

Bi tarifa mota badaude: 

10 urte azpiko kategoria (2015-2016) – 12 urte azpikoa (2013-2014) – 14 urte azpikoa (2011-2012): 220 Euro

16 urte azpiko kategoria (2009-2010) – 18 urte azpikoa (2007-2008): 250 Euro

Atleta guztiek kantitate horiek izena ematerakoan ordainduko dituzte. 

Ondoren klubak atletari honako hau bueltako dio ondoko ezaugarriren bat betez gero:

  • Klubeko atleta baten seme-alaba edota anai-arreba izateagatik (20 urte azpikoa edo helduago) 20 euro ordainduko zaizkio bakoitzeko. 
  • Eskolan anai-arreba bat izanez gero 25 euro ordainduko zaizkio bakoitzeko. 
  • Eskolan bi anari-arreba izateagatik 55 euro ordainduko zaizkio bakoitzeko.

Abono hau izatea nahi duen atleta orok emaila atletismo.gana@gmail.com helbidera bidalko beharko du. Emailean ordainketa egin beharko den kontuaren titularraren izen-abizenak,  kontuaren IBANa eta ordainketa merezi duen atletaren edo atleten izenak jarri beharko dira.

6. IZEN EMATEAK

Izen emateko garaia 2023ko maiatzaren 15ean hasiko da eta 2023ko ekainaren 2an bukatuko da (bai dauden atletentzat baita atleta berrientzat ere bai).  Izena emateko klubeko web orrialdean dagoen formularioa erabiliko da.

https://atletismogana.es

Eskola atala

Apartadoa: plaza eskaera

Izen emateak ez du plaza izatea bermatzen onartzeko garaian lehentasunak daude eta, hala  nola: 

  • Eskolan gaur egun atleta izatea. 
  • Gaur egun eskolan dagoen atleta baten anaiarreba izatea.   
  • Klubeko atleta baten semealaba izatea.  

Balditza hauek betetzen dituzten eskaerekin plazak beteko balira atleta gehiagorik ez zen onartuko. Irizpide horiek aplikatu ondoren plaza librerik geratzen bada, zozketa bidez esleituko dira.

Gaur egun dagoen atletaren batek ekainaren 2a baino lehenago izena emango ez balu baxa dela ulertuko dugu eta, beraz, plaza galduko luke.  

WEB orrialdearen bitartez egindako plaza eskaerak EZ du izen ematea bermatzen, izen ematea kuota ordainduz gero BETEKO DA eta. 

OSO GARRANTZITSUA: gaur egun dagoen atleta batek jarraitu nahiko ez balu, baxa lehen bait lehen eman dezan bere plaza beste atleta bati eskeini ahal izateko.

7. ESKOLAKO ATLETEN ARROPA –  EKIPAMENDUAK

Atletak ekipamendua nahitaez izan behar du eta honek hiru jantzi baditu:

  • Jertseia edo Sudadera
  • Txapelketako kamiseta (mauka edo tiranteduna) edo topa
  • Kuleroa edo kulote

Hiru jantzi hoietako prezioa EZ dago kuotaren barruan sartuta eta arropa dendan frogatzen denean dendan bertan ordaindu beharko da.

Oso garrantzitsua: Bere garaian noiz arropa-proba egin ahal izango den jakinaraziko da.

Klubak arropa jasotzera noiz joan daiteken abisatuko du.

Klubeko denda bada: INTERSPORT IRABIA. Benjamín de Tudela kalea, 2, 31008 Iruñea, Telefonoa: 948 19 70 97.

8. INFORMAZIOA ETA HARREMANA

Korreo helbidea: atletismo.gana@gmail.com
José Miguel Martínez
Telefonoa: 680437896