23 urte azpiko Nafarroako Txapelketa Pista Estalian

Pasa den urtarrilaren 15ean Antonio Elorza Udal Polikiroldian 23 urte azpiko Nafarroako Txapelketa ospatu zen. Gure Klubak lau domina lortu zituen, hiru urrezkoak eta bat brontzezkoa.

Urrezko dominak Irenia Garraldak (60m eta 200m) eta Rebeka Santek (800m) lortu zituzten eta brontzezko domina Beñat Monrealek (800) lortu zuen.