Klubeko 10.urteurrenaren ospakizuna hasi da.

Dagoeneko ia 10 urte pasa dira atletismo maite zuten pertsona batzuk, Felix Navarro burua zelarik, klub berri bat sortzea erabaki zutenetik, Nafarroako Atletismo Taldea (NAAT), hain zuzen ere. Lanaz eta ilusioz betetako hamarkada izan da. Urte hauetan klubak oinarria hartu  du eta sendotu egin da, kategoria guztietako 90 atleta daudelarik. 

Hamargarren urteurrena, zehazki, azaroan izango bada ere, pasa den maiatzaren 20ean, ospakizuna hasi zen. Horretan  atelta helduen bilkura izan zen non Ines Ibañezek eta Jaione Eserberrik aurezpena egin zuten. Elkarketa eskertu izan zen denon partetik, egunez egun, entrenamendu eta bestelakoen ordutegiak direla eta, elkarrekin egoteko unerik ez baitago. 

Ihardunaldia gure lehendakariak den Jose Miguel de la Ruak editatutako bideo baten aurkezpenarekin hasi zen. Bideo horretan hamar urte hauetako ihardueraren laburpena azaltzen zen. Bideo hori loturan agertzen da. Ondoren klubeko bultzatzailea eta entrenatzailea den Felix Navarrok parte hartu zuen. Honek klubak eraiki duen egituraren garrantzia azpimarratu zuen eta bere poztasuna ere adierazi zuen. Honen ondoren Jose Miguel de la Ruak hitz egin zuen, klubak jasotako laguntzarengatiko gogobetetasuna azaldu zuelarik eta baita antolaketa aldeko lanetan kolaboratzearen garrantzia azpimarratu zuelarik ere. 

Babesle nagusiei eskerrak emateko unea ere izan zen. Babesleak badira: Luis Duquela (hortz klinika), Javier Angulo (Espotrium Nutrizioa) eta  Efren Goñi (Recuperaciones Valdizarbe), laguntza hauek gabe klubak urte hauetan irautea ezin izango zuelarik. 

Ihardunaldia azaroan izango den ospakizunerako ideiak jasotzen bukatu zen. Proposamenen artean aldizkari bat ateratzea eta helduen eta txikien arteko txapelketa bat egitea izan ziren.