Urteko Ohiko Asanblada Orokorrerako Deialdia

Klubeko Estatutuetako 19. artikuluaren arabera, urteroko ohiko asanblada orokorrerako deia egiten da.

Aipatutako asanblada heldu den 2021ko abenduaren 10ean, 19:30etan lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarren deialdian izanen da. Asanblada Larrabideko erabilera anitzeko gelan egingo da. 
Eguneko gai ordenaren puntu nagusiak izango dira:

  • Klubeko organigrama
  • Garapena
  • 2019-2020 garaiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.
  • 2020-2021 garairako Aurrekontuaren aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.
  • Klubeko analisi teknikoa
  • Agenda hau aldagarria izango da eta klubeko partaideek egin ahal izango dituzten proposamenak abenduaren 3ko 24ak baino lehenago klubera idatzitak iritsi beharko dira.