Espainiako 18 urtez azpiko txapelketa

Pasa den uztailaren 8an eta 9an Las Mestaseko (Gijonen) polikiroldegian izandako Espainiako 18 urtez azpiko aire libreko txapelketan gure atletek parte hartze eta emaitza ezberdinak izan dituzte. 

Ekaitz Ganuzak 110metro hesidunetan parte hartu zuen finalera iritsi zelarik. Finalean 7.a gelditu zen, serie baztertzaileak eta final erdikoak egin ondoren. Oso ongi!!!

Carla Aguirre Espainiako txapelketa batean parte hartzen zuen lehenengo aldia zen. 100 eta 200 metrotako laisterketetan parte hartu zuen. Froga horietan ez zen final erdira pasa baina oso ongi egin zuen.  

Aritz Goñik ez zuen sorte onik izan. Hiru salto nulo egin ondoren, ezin izan zuen frogan jarraitu eta markarik gabe gelditu zen.