18 urtez azpiko Iberoamerrikarren txapelketa.

Pasa den astelehenean Aritz Goñik Espainiako selekzioaren bere bigarren ordezkaritza izan denerako bidaia hasi zuen. Limako (Peru) 1. Txapelketa Iberoamerikarrean egon da. Irailaren 16an, larunbatean, hasi zen Aritzen parte hartzea bere proban, eta podiumera hirugarren postuan igotzea lortu zuen 6,79ko jauzi hobea egin ondoren., baina beremarkarik onenetik urrun (7,35). Brontzezko domina hau amaiera bikaina da gure atletarentzat, uda luze batean Gordon Fleming entrenatzailearekin batera entrenatu ondoren.

Igandean, hilak 17, Aritz 4 × 100 erreleboan aritu zen, merezitako zilarrezko domina lortuz. Taldeak aldaketak izan zituen azken orduan, aurreko arratsaldean atletetako batek banakako proban izandako ezbeharraren ondoren.
Zorionak Aritz!!!