Nafarroako Joku Deportiboen taldeetako kross finala

Azaroaren 5ean NJDen taldekako kross finala jokatu da Lezkamendi-Iruñean. Atleta askorekin parte hartu dugu eta emaitza oso ona izan da.

Neskak 2. izan dira 14 urtez azpikoen kategorian, 3.a 10 urtez azpikoen kategorian, 7.a 12 urtez azpikoen kategorian eta 5.a 16 urtez azpikoen kategorian.

Mutilak 3. izan dira 14 urtez azpikoen kategorian eta 5. 16 urtez azpikoen kategorian.

Zorionak ahaleginagatik.