NJD-Lizarrakobanakako kross finala
Urtarrileko goiz euritsu batean Nafarroako Kirol Jokoetako kros finala jokatu da Lizarrako zirkuituan. Gure atleten parte-hartzea oso eskasa izan da. Eskolako 120 atletetatik 18k bakarrik hartu dute parte (14 emakume eta 4 gizon). 2 atleta 10 urtez azpiko kategorian, 3 atleta 12 urtez azpiko kategorian, 9 atleta 14 urtez azpiko kategorian, 3 atleta 16 urtez azpiko kategorian eta atleta 1 18 urtez azpiko kategorian. Pena bat.
Hala ere, 3 atleta igo dira podiumera.
12 urtez azpikoa: 3. Irune
14 urtez azpikoa: 2. Mentzia eta 3. Alicia
Zorionak.
