Nafarroako 20 urtez azpiko klub mistoen txapelketa eta PLP

Joan den igandean, otsailaren 25ean, jokatu zen lehiaketa hori. Gure kluba 2. postuan sailkatu da Grupompleo Pamplona At taldearen atzetik. Lehiaketa ona izan da, eta, gainera, Gift gure atleta gaztearen bi errekor berri eman dira. Lehenengo jauzi hirukoitzean egin zuen 12,14 metroko markarekin, 11,85 metrotan zegoen aurreko errekorra hobetuz. Geroxeago, luzera jauzian, beste errekor bat egin zuen 5,70 metroko markarekin. Ikaragarria eguna.