Salamancako Espainiako 20 urtez azpiko Txapelketa

Gure klubeko bi atleta joan dira txapelketa honetara. Arantxa eta Ekaitz. Arantxak debuta egin du Espainiako txapelketa batean eta 60m leunetan lehiatu da, finalerdietara pasatzeko balio izan ez dion 8″12ko marka lortuta (bere serieko 6. postua). Esperientzia garrantzitsua. Animo.

Ekaitzek, aldiz, bi probatan parte hartu du. 60mh eta 60m leunak.

60 metrotan ezin izan zuen finalerdian sartu… beste bi atletekin berdindu zuen eta zozketa baten ondoren ezin izan zuen finalerdian parte hartu. Oso zorte txarra. Marka: 7″05 NMH

60mh-etan finalerdian sartzea lortu zuen, bere kanporaketa seriean 4. geratu baitzen 8″ 24Q eta NMHrekin. Finalerdian 7. geratu zen 8″44ko markarekin eta, beraz, ez zen finalera pasa.

Zorionak bioi.