2024-2025 Eskolan izena emateko epearen hasiera

Datorren astelehenean, maiatzaren 27an, 2024-2025 denboraldian izena emateko epea zabaltzen da. 

2024-2025 denboraldiari buruzko informazio guztia orrialde honetan badago:

Eskola → Eskolako informazioa

Gogorarazten dizuegu izena emateko modu bakarra klubaren WEB orria dela.

Aurtengo berrikuntza garrantzitsu gisa, iazko gauza berberaz gain, gure ustez guztion artean praktikan jarri behar den “Funtzionamendu eta jardunbide egokien esparru etikoa eta arautegia” onartu beharko da, Eskolak behar bezala funtziona dezan.

Beste aldaketa bat ere ezagutu behar duzue: zuen seme-alabek klubeko arropa probatzeko erabili behar duzuen denda EZ dago Mendebaldean, MOREAREN INTERSPORTen baizik.

Zuen esanetara gaude Eskolaren informazioan adierazitako telefonoan eta e-mailean edozein iruzkin egiteko.

Garrantzitsua: datorren denboraldian JUNIORRAK diren atletek ere izena eman behar dute orain. Aurrerago, informazio gehiago emango dizuegu Juniorrei.

Datorren denboraldia hobetzeko zerbait kontuan hartu behar dugula uste baduzue, jakinarazi iezaguzue.

Mesedez, norbaitek ez badu jarraituko, mesedez, lehenbailehen esan dezala.

Eskerrik asko guztiagatik eta pistetan ikusiko dugu elkar.