Tuterako 16 urtez azpiko FFAAko Espainiako Txapelketa2024/10/07


Abian da jada 2024-2025 denboraldia, federaziokako lehen lehiaketa batekin. Lehiaketa hori Tuteran jokatu da, “Nelson Mandela” instalazio berrituetan. Gure klubeko 7 atleta joaten ziren bertara.

Hauek izan dira emaitza bikainak:

100ml: Celia Bentham: 13″75. Ezin izan zuen finalera pasa.

300ml: Omar Ayari: 39″45. Bere markarik hoberena.

100mh: Mary Okunrobo: 14″19. Nafarroako Errekorra eta Urrezko Domina.

Luzera: Gift Okunrobo: 6,09m. Nafarroako Errekorra eta Urrezko domina.

Jauzi hirukoitza: Ruben Nuin: 11,57m. Bere markarik hoberena.

Ana Sánchez: 9,84m

4x100ml-ko erreleboa: Gift, Nicole, Celia, Mary: 49″44. (5.a)

4x300ml: Omar: 2´35 “12

Zorionak guztioi