SUB23 Nafarroako Txapelketa eta Errekorrak

Joan den astean, urtarrilaren 11n, Nafarroako Sub23 Txapelketa jokatu zen, eta bertan gure atleta askok parte hartu zuten bai Zizurren bai Donostian. Hona hemen podiuma lortu zuten gure atleta batzuk Zizurren:

  • 60 m.l. gizonezkoetan bigarren eta hirugarren postuak Alain Moran Lama (9,35) eta Martín Mateos Martinez (9,28) lortu zituzten.
  • 60 m.l. gizonezkoetan Adrián Gonzalez Agudo hirugarren postuan gelditu zen, 7,05ko denborarekin.
  • Luzera-saltoan gizonezkoetan Aritz Goñi Villar-ek lehenengo postua lortu zuen 7,36 m-ko saltoarekin.
  • Pisua botatzeko proban gizonezkoetan lehenengo eta bigarren postuak Artai Quintela Baos (13,68 m) eta Juan David Tascon Gordillo (10,17 m) lortu zituzten.
  • 60 m.l. emakumezkoetan finalean Carla Aguirre García-k lehenengo postua lortu zuen 7,49ko denborarekin.
  • 60 m.b. emakumezkoetan Ainhoa Toquero Iriarte-k hirugarren postua lortu zuen 9,30eko denborarekin.
  • Luzera-saltoan emakumezkoetan bigarren eta hirugarren postuak Gift Okunrobo Osaro (5,93 m) eta Ainhoa Toquero Iriarte (5,50 m) lortu zituzten.
  • Pisua botatzeko proban emakumezkoetan lehenengo postua Ane Alzorriz Santamaria-k eskuratu zuen 6,56 m-ko jaurtiketa batekin.

Hau guztia aipatu eta gero nabarmendu behar dira Aritz Goñi Villar-en Nafarroako Sub20 Luzera-saltoaren errekorra 7,36 metrorekin eta Carla Aguirre García-ren Nafarroako Sub20 60 metro lisoko errekorra 7,49 segundoarekin.