23 urte azpiko Espainiako Txapelketa – Salamanca

Klubeko bi atletek txapelketa honetan parte hartu izan dute. Rebeca Sante (800m) eta Patricia Chavarren (60m eta luzera jauzia).
Patriciak ezin izan zuen finalera iritsi bere seriean laugarrena izan baitzen (8,03) eta luzera jauzian hamalaugarrena gelditu zen (5. 12).
Rebecak 800 metrotako laisterketan ez zuen finalera pasa bere seriean hirugarrena izan zelako, baina bere markarik hoberena lortu zuen (2.13: 22) eta gainera Ourensen izango den Espainako absoluto txapelketarako eskatutako gutxiengo marka lortuz.