Aritz Goñi Villar – Errekorrezko atleta bat

Pasa den maitzean Valdizarbe_GANA eskolako 16 urte azpiko atleta gaztea den Aritz Goñik Nafarroako hiru errekorrak gainditu zituen froga ezberdinetan.

Lehenengoa Nafarroako Joku deportiboen 14-16-18 urte azpiko lehenengo banakako finalean izan zen, maiatzaren 21ean, 300 metro hesidun laisterketan. Honekin urrezko domina lortu zuen. Aritzek 38´´80 egin zuen, lehenagoko errekorra 81 zentesimak jeitsi zituelarik. Marka horrek 16 urte azpiko kategoriazko betiko Espainiako sailkapenan Aritz zazpigarren postuan kokatzen du

Beste bi errekorrak maiatzaren 29an, igandean, izan ziren Sorian ospatutako 14 eta 16 urte azpikotako erkidegoen arteko topaketan, Nafarroako ordezkaria izanik bi frogetan. Froga hauetako lehenengoan Aritzek errez irabazi zuen, 100 metro hesietan 13´´43 egin zuen. Marka horrekin Espainiako 16 urte azpiko betiko sailkapenen zazpigarrena gelditzen zen eta Espaniako errekorretik 6 zentesimetara gelditu zen. Ordu erdi beranduago luzera jaurtiketa hasi zen. Bere laugarren eta azken saiakeran 7,12 metrotaraino joan zen bere Nafarroako errekorra gainditzen zuelarik. Marka honek Nafarroako 18 urte azpiko kategoriako errekorra ere bada.

Zer gehiago…