Klubari Buruzko Informazioa

DENONA ETA DENONTZAKO DEN KLUBA

“Nafarroako Atletismo Taldea (NAAT)” nafarroako atletismoaren estandartea izateko helburuaz jaio zen. Nafartar guzien eta guztientzako kluba eta atleta protagonistatzat hartzen duena. 

2013ko urtearen zehar atleta, entratzaile batzuk, Nafarroako beste kluben partaodeak eta atleta gazte batzuen gurasoak ere proiektu honi ekiteari eman genion kirolariei denona eta denontzat den klub baten parte hartzeko aukera emateko. 

Gure estatutu barruan atleten, entrenatzaileen, elkartutako kluben eta zaletatasuna duten pertsonen parte hartze aktiboa bultzatzen da, norberak bere ahalegina eta eriizia emanez eta gure komunitateko atletismoa hobetzko asmoz, denon onerako.

NAFARROA OSOKO KLUBA ETA NAFARRA OSORAKO KLUBA

Gure esperientziak maila handiko atletak eskola beretik ez direla sortzen erakutsi digu. Hori dela eta GANA ez da kluba bakarra, filialak diren kluben, eskolen eta elkartutako kluben partaidetza bateratuta bada.

Entrenamendurako gune nagusia Larrabide Kirol Teknifikazioa Zentroan kokatzen bada ere, GANA taldea atletismo talde gazte batzuk atletismo ez zegoen eskola eta udalerri batzuetan sortzen hasi da, Nafarroako haurrei kirol honetan murgiltzeko aukera errezteko

Modu berean, filialak diren taldeekin eta elkartutako eskolekin parte hartu nahi dugu eguneratutako lana emateko, arazoak konpontzeko, monitoreak eskeintzeko edota atletismo zaletasun orokorra goratzeko asmoz estimulu berriak sortzeko.

Nafarroako eremu guztietako gazteengana atletismoa hurbildu nahi dugu. Hori dela eta, monitoreak izateko ikastaroak egin nahi dituztenak lagunduko ditugu eta entrenamendurako sortutako gune berrietako hastapenetan laguntza ere emanez.

ATLETA PROTAGONISTA BEZALA

Kirol honen arima eta motorra kirolaria da, horrexegatik, atletekin konrpomezu berezia badugu. GANA elkartutako atleten kluba bada, norberak taldeko gaietan parte hartzen duelarik. Gardena, parte hartzailea eta atletismo maite duten pertsonekin osatutako kluba izatea nahi dugu

Atletek entrenatzaileak edo monitoreak izango diguzte, baita entrenamendu gunean sartzeko laguntzak, lanerako aholkularitza eta disziplina ezberdinetako taldeak ere bai.

GANAk kiroletarako dirulaguntza izango duen eta IruƱera ikastera etorri nahi izango duen atleta, “Printze Harresia” egoitzan egon ahal izateko, lagunduko du Nafarroako federazioa, Nafar Gobernua eta atleten bitartekaritza eginez. Modu horretan, atletak Larrabide Teknifikazio Zentroan eta talde nagusiarekin entrenatzeko aukera izango duelarik.

NAFARROAKO ATLETISMORAKO ERREFERENTZIA

Nafarroako beste klubekiko konrpomezuari eta elkarren artean laguntzeko akordioari esker, Nazio mailako txapelketetan parte hartu ahal izateko maila goreneko atletak baditugu.