Klubeko Eskola

1. HELBURUAK

Iharduera honekin klubak honako hau planteatzen du: 

  • Haurrek ezagutzen duten testuinguru batean atletismo ezagutzen has daitezen. 
  • Arlo batzuk indartzea, hala nola, osasuna hobetzea, laguntasuna sendotzea, nork bere burua indartzea eta gainditzeko grina handitzea eta genero ezberdinen eta arauen errespetoa sustatzea.

GANA taldeko atletismo eskolak gure seme-alaben heziketan erreferenteak izango diren baloren hauek bideratzen duen garraioa izatea espero du.

2. INSTALAZIOAK ETA BALIABIDEAK

Eskolako iharduerak bi tokian egiten dira: 

  • 10 eta 12 urte azpiko kategoriak: Etxabakoitz kirol eta kultura elkarteko Atletismo moduluan (San Raimundo kalean, s/n). 
  • 14, 16 eta 18 urte azpiko kategoriak: Iruñeko Larrabide polikiroldegian (Zangotza kalean, 24).

Eskolako kategoria ezberdinetaz bai monitoreak, baita entrenatzaileak ere bai arduratzen dira, beti ere eskolako zuzendariak gainbegiratuta.

3. 2022/2023ko EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK

  • 10 eta 12 urte azpikoak: iharduera astearteetan eta ostegunetan edukiko dute, irailaren 20ean hasi eta 2023ko maiatzaren 30ean bukatuko dutelarik. 
  • 14 urte azpikoak: iharduera astelehenetan eta asteazkenetan izango dute, irailaren 12an hasi eta 2023ko maiatzaren 31ean bukatuko dutelarik.  
  • 16 eta 18 urte azpikoak: iharduera astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dute, irailaren 12an hasi eta 2023ko maiatzaren 31ean bukatuko dutelarik.
Kategoria  EgunaOrdutegia
Sub10 (2014-2015)Astearte, Ostegunetan17:30 – 18:45
Sub12 (2012-2013)Astearte, Ostegunetan17:30 – 18:45
Sub14 (2010-2011)Astelehen, Azteazkenetan18:00 – 19:15
Sub16 (2008-2009)  Astelehen, Azteazken, Ostegunetan18:00 – 19:30
Sub18 (2006-2007)Astelehen, Azteazken, Ostegunetan18:00 – 19:30

Honako egun hauetan ez da entrenamendurik izango:

  • Urriaren 12an 
  • Azaroaren 1ean
  • Abenduaren 3, 6 eta 8an
  • Abenduaren 23tik urtarrilaren 8 arte (biak barne).
  • Apirilaren 6tik 16 arte (biak barne)  
  • Maiatzaren 1ean

4. TXAPELKETAK

Nafarroako Atletismo taldearen helburu nagusienetariko bat atletek txapelketetan parte har dezaten formatzea da. Hori dela eta, 16 eta 18 urte azpiko kategorietako atleteei Nafarroako Joku Deportibo barruan antolatzen diren txapelketetan parte hartzea eskatuko zaie.

Nafarroako Joku Deportiboek kategoria guztiak parte hatzea baimentzen dituzte. 10 eta 12 urte azpiko kategorietako txapeketak Burlatako atletismo estadioan egingo dira eta 14, 16 eta 18 urte azpiko kategorietako txapelketak Iruñeko Larrabide estadioan egingo dira. 

5. 2022/2023ko KUOTAK

Bi tarifa mota badaude: 

10 urte azpiko kategoria (2014-2015) – 12 urte azpikoa (2012-2013) – 14 urte azpikoa (2010-2011): 220 Euro

16 urte azpiko kategoria (2008-2009) – 18 urte azpikoa (2006-2007): 250 Euro

Atleta guztiek kantitate horiek izena ematerakoan ordainduko dituzte. 

Ondoren klubak atletari honako hau bueltako dio ondoko ezaugarriren bat betez gero:

  • Klubeko atleta baten seme-alaba edota anai-arreba izateagatik (20 urte azpikoa edo helduago) 20 euro ordainduko zaizkio bakoitzeko. 
  • Eskolan anai-arreba bat izanez gero 25 euro ordainduko zaizkio bakoitzeko. 
  • Eskolan bi anari-arreba izateagatik 55 euro ordainduko zaizkio bakoitzeko.

Abono hau izatea nahi duen atleta orok emaila atletismo.gana@gmail.com helbidera bidalko beharko du. Emailean ordainketa egin beharko den kontuaren titularraren izen-abizenak,  kontuaren IBANa eta ordainketa merezi duen atletaren edo atleten izenak jarri beharko dira.

6. BEHIN BETIKO IZEN EMATEAK

Klubean plaza izateko eskaera “Plaza Eskatzeko formularioa” delakoaren bitartez egingo da.

WEBaren bitartez egindako plaza eskaerak EZ du izen ematerik bermatzen hau kuotaren ordainketa egiten den unean BETETZEN da eta. 

Korreo hau jaso eta abuztuaren 31 arteko epea izanen da kuota ordaintzeko.

Jarritako epea baino lehenago ordaindu ez diren izen emate guztiak automatikoki bertan behera utziko dira ondoren egindako eskaerak kontutan hartuko direlarik. 

Transferentzia egin behar den kontuaren zenbakia honako hau bada: La Caixa: ES90 2100 3693 2421 1503 1797. Kontzeptuaren atalean atletaren izena jartze oso garrantzitsua bada.

Atletaren batek baxa izan nahi badu lehen bait lehen esan dezan, mesedez, bere plaza beste atleta bati atxikitu ahal izateko.

7. ESKOLAKO ATLETEN ARROPA –  EKIPAMENDUAK

Atletak ekipamendua nahitaez izan behar du eta honek hiru jantzi baditu:

  • Jertseia edo Sudadera
  • Txapelketako kamiseta (mauka edo tiranteduna) edo topa
  • Kuleroa edo kulote

Hiru jantzi hoietako prezioa, eskolakoa ez zen atleta batentzat, pasa den urtean 63.40 euro izan zen.

Pasa den garain eskolakoa izandako atleta batentzako prezioa 38,40 eurokoa izango da.

Prezio hori EZ dago kuotaren barruan sartuta eta arropa dendan frogatzen denean dendan bertan ordaindu beharko da.

Oso garrantzitsua: abuztuaren 9tik abuztuaren 31 arte arropa frogatzen ahal da.

Klubak arropa jasotzera noiz joan daiteken abisatuko du.

Klubeko denda bada: INTERSPORT IRABIA. Benjamín de Tudela kalea, 2, 31008 Iruñea, Telefonoa: 948 19 70 97.

8. INFORMAZIOA ETA HARREMANA

Korreo helbidea: atletismo.gana@gmail.com
José Miguel Martínez
Telefonoa: 680437896