Lesio eta Istripuei Aurre Egitea

Atletismoan, kirol iharduera gehienetan bezalaxe, lesioak edo istripuak bilaka daitezkeen arriskuak badaude. Ondoan azaltzen diren ideiek kirola egiteak lesioetarako dakarren arriskua gutxitzea badute helburu.

IKUSKATU

kirola egingo duzun tokia, egon daitekeen anomaliak ikusteko (zikintasuna, putzuak, harriak, egoera okerrean dauden materialak edota instalakuntzak).

Segurtasun gehiena lortzeko kontutan hartu behar ditugun neruri batzuk badira: irristakorra den zolua (aldapak, taulak…) eta ekintza egiten den tokitik hurbil arriskutsuak diren elementurik ez izatea (izkinak, amuak,…)

Erabiliko den materialka egoera onean egon behar du. Materiala ongi kokatuta egon behar da erabiltzen denean arrisku objetiborik ez izateko.

EKINTZAN SARTU

giharretako lesioak gutxitzeko.

Berotzen hasi koordinazio orokorreko mugimenduak eta jokuak eginez, intentsitatea igotzen modu jarraian.

Artikulazio guztien eta giharretako muskulu talde handien mugimendu orokorra egin. Kirol honetarako berariazko artikulazioen mugimenduak egin.

Lasaitzeko ariketak egitea baldin eta saioa intentsitate edota esfortzu handikoa izan bada. Errekuperazioa lortzeko erlajazio ariketak egitea.

KIROL JOKABIDEA

Istripuak ekiditzeko kirol jokabidea funtsezkoa bada.

Segurtasuna. Hau dela eta, bai materiala erabiltzerakoan baita beste kideekiko elkarrekintzetan ere egokiak diren jarrerak espero dira. Adibidez: tramankuluak erabili baino lehenago baimena eskatu, materiala eta aparailuak modu egokian erabili, entrenatzeko ordutegi barruan polikiroldegitik ez atera, ez bultzatu eta ez estropezurik egin, etabar. Gailendu behar den ideia “kirola segurtasunez disfrutatu” bada. 

Entrenatzeko giroa. Bai entrenatzailearekiko, bai gainontzeko lagunekiko jarrerak kontutan hartzen dira. Adibidez: hitz zatarrik ez esan, entrenatzaileak edo besteren batek hitz egiten duenean isiltasunean egon, jokuen arauak errespetatu, joku guztietan parte hartu, ez erantzun modu txarrean, puntualtasuna izan, etabar. Ideia “zuri tratatzea gustatuko litzaizuken moduan zuk ere besteak tratatu” bada. 

Materiala eta instalazioak zaindu. Polikiroldegian dauden material guztiak zaindu behar dira. Adibidez: baloien gainean ez eseri, gauzak lurrera ez bota, pelotak edota konoak jokutzat ez hartu, zirkuitoan jarritako elementuren bat mugituko balitz bere tokian berriz jarri, gimnasioa garbi utzi, etabar.

PARTE HARTZAILEEN SEGURTASUNA

Segurtasuna klubeko kezkarik nagusiena bada eta ihardueraren arabera honako arauak kontutan hartu behar dira:

Hesiak / erreleboak: irristagarria ez den zolua / aro seguruak, markagailuak / gainditzeko diren hesiak, helmugaren inguruko eremua libre.

Erresistenzia: arriskurik gabeko pista.

Luzera jauzia: area nahastu, hurbiltzeko karrera motza, area dagoen tokian arriskutsua izan daitekeen ezer ez egon. 

Altuera jauzia: hurbiltzeko karrera motza, salto egiteko teknikaren jabetasuna. Irristakorra ez den zolua. 

Pertiga: pertiga egokia eta egoera onean, leuna den tokian erorketa, teknikaren jabetasuna.

Xabalina jaurtiketa: xabalina egokia (arriskurik gabeko ordezkatzen duen objetua), taldearen antolaketa eta harrapaketak ekiditzeko egokitutako proposamenak.

Jaurtiketa birakaria (mailua): jaurtiketa egiteko egokiak diren elementuak, taldearen antolaketa eta harrapaketak ekiditzeko egokitutako proposamenak.

Sendagia baloiaren jaurtiketa: pisu egokia duen baloia, jaurtiketa egin behar den tokian jenderik ez izatea eta hurbileko ingurua (badaezpada oreka galtzen den).