18 urte azpiko Espainiko txapelketa Pista Estalian

Pasa den asteburuan, martxoaren 11ean eta 12ean, Pista Estaliko Espainiako txapelketan parte hartzen zuten bi atleten emaitzen zain egon ginen. 18 urte azpiko kategorian Aritz Goñik (60mh eta luzera saloa) eta Ekaitz Ganuzak (60mh) parte hartu zuten. Aritz 60mh frogan finalera iritsi zen (8´´05) laugarrena gelditu zelarik. Serie baztertzaileetan bere seriean irabazi zuen (7´´97 NMH) eta final erdian bigarrena gelditu zen (8´´02).

Ekaitzek bere seriean norberarn markarik hoberena egin arren (8´´47) final erdira pasatzeko 7 zentesima falta zitzaizkion eta hor gelditu zen. 

Luzera satoan Aritz azken salto arte lehenengo postuan mantendu izan bazen ere, bukaeren bigarren postuan gelditu zen 6,99 metrotako saltoarekin,.