16 urte azpiko Espainako txapelketa Pista Estalian

Pasa den asteburuan, hilak 25 eta 26, Ourensen 16 urte azpiko Espainiako txapelketa ospatu da. Hortan kategoria hauetako txapelketetan berriak ziren hiru atletek parte hartu dute: Mary eta Gift arrebek (60m, 60mh, altuera) eta Izamek (60m). 

Gift 60metrotan parte hartu zuen eta serieetan aurrera egin zuen (7´´87) baina final erdia ezin izan zuen pasa, 8. postuan gelditu zelarik (8´´10). Baita 60m hesietan parte haratu zuen final erdira pasa ez zuelarik (9´´80).

Maryk 60m hesietan parte hartu zuen eta final erdira iritsi zen (9´´21) baina finalera ez zen iritsi 3. postuan gelditu zelarik (9´´12). Pena izan zen denbora aldetik hirugarrena zegoelako eta bakarrik bi pasatzen zirelako. Baita altuera saltoan parte hartu zuen bere marka pertsonala hobetzen. 1,61metrotako saltua egin zuen 6. postua eman ziona. 

Izamek 60metrotan parte hartu zuen eta final erdira ez zen pasa bere seriean 6.a iritsi baitzen, 7´´44etako denbora eginez.