16 urtez azpiko Espainiako txapelketa

Asteburu honetan “Okunrobo” ahizpek Lleidan jokatu den euren mailako txapelketan harritu gaituzte. 100 mh, Luzera Jauzia, Jauzi Hirukoitza, 100 mh eta Altueran parte hartu dute.

Larunbat goizean txapelketa hasten zen Maryrekin 100 mh-ko kanporaketetan. Bere serieko lehena izan zen (14″41Q), Giftek arratsaldean luzera jauziko finalean jarraitzen zuen: 6,02-X-5,93-X-X-X eginez. Espainiako txapelduna izatea eta txapelketetako errekorra lortu zituen. A zer larunbata!

Igande goizean Mary 100 mh-ko finalerdiekin hasi zen. Bere finalaurreko lehena geratu zen (14″47Q). Eta handik pixka batera 100 mh-ko finala izan zen. Espainiako txapeldunordea 14″29″ eginez gelditu zen.

Arratsaldean Maryri alturako jauziko finala eta Gifti jauzi hirukoitza egokitu zitzaien. Maryk hirugarren postuan bukatu zuen, lehenengoaren eta bigarrenean altuera berean, baino baliogabeen kopuruagatik hirugarrena izan zen. Pena bat, baina pozik brontzezko dominarekin (1,64m). Ia aldi berean, bere aizpa Giftek jauzi hirukoitz batean lehiatzen zuen, non, zoritxarrez, aire handia zebilenez bere markak ez ziren izan baliozkoak. Hala ere, Espainiako txapeldun izan zen 12,86m-ko jauziarekin. Airez izan ez balitz, bi aldiz hautsiko lukeen txapelketen errekorra. (12,41m-12,57m-12,64m-11,92m-12,54m-12,86m).

Azken batean, Giften 2 Urre eta Maryren Zilarra eta Brontzea… Zorionak biei eta entrenatzaileari.

Medallas de Gift (Longitud y triple) Medallas de Mary (100mv y Altura)