Espainiako 20 urtez azpiko txapelketa

Pasa den asteburuan Castellon ospatu da 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa. Bi atleta genituen sailkatuak bakarka eta, lehen aldiz, bi talde ere bai, bata emakumezkoa eta bestea gizonezkoena, 4x100m erreleborako.

Beñat Monreal eta Ekaitz Ganuza 400mh eta 110mhtan lehiatu dira, hurrenez hurren.

Emakumezkoen aldetik: Arantxa Muro, Sara Belzunce, Leyre García eta Nora Garciandía eta gizonezkoen aldetik: Ekaitz Ganuza, Iosu Asiain, Adrián Serra eta Ignacio Sagastibelza. Mutilentzako erreserban Martin Mateos ere egon da.

Emaitzak: Ekaitz 110mh mailan 5. izan zen bere seriean (14″13) eta marka horrek ez zuen finalerdietara pasatzeko balio izan. Beñat, bere aldetik, 4.a izan zen bere finalerdian (57″48), baina horrek ez zuen aurrera egiteko balio izan.

Erreleboak: Mutilek zazpigarren postuan bukatu zuten 44″56ko markarekin eta neskena bertan behera geratu zen zonatik irteteagatik (askotan ilusioagatik eta ondo egiteko kemenagatik pasatzen da). Pena, bi erreleboek ilusio handia baitzuten. Debuta eta esperientzia bat gehiago.

Zorionak guztioi.